ibilaldia

Pasa den ekainaren 1ean Bizkaiko Ikastolen jaia ospatu zen Gernika-Lumon, Seber Altuna Ikastola antolatutako Ibilaldira jendetza ugari gerturatu zelarik. Bertan euskal giro polita eta Euskararen Bihozfera” lelopean hainbat eta hainbat ekintza egin ziren, bertsolariak, kontzertuak, kirola, pailazoak, tailerrak, dantzak…

 

Honenbestez, eta antolatzaleen esanetaz, “aho-betez esan dezakegu lainoez gain pozik gaudela eta elkarrekin aurrera egin eta egingo dugula”.

 

Eta aurrera egingo dugula esaterakoan, Harrobia bete betean sartzen da, datorren urteko Ibilaldia antolatuko baitugu!

 

Gernika-Lumon bertan Harrobiako zuzendariak, Fernando Garrigos, lekukoa hartu zuen , 2015eko Ibilaldia Harrobia Ikastola antolatu dezan.

 

Hemendik aurrera gogor lan egingo dugu egitarau zabala, irekia eta aberatsa zeuei eskaintzeko!

 

Informazio gehiago www.harrobia.net, www.ibilaldia.net.

 

 

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.