demalogo1

Maiatzaren 8an, Bilboko Itsas Museoan Diputazioak babesten duen DEMA erakundeak urtero antolatzen duen Enpresari sarien banaketa egin zen. Ekitaldia Gurutze Beitia aktoreak aurkeztu zuen eta DEMAko eta Diputazioko pertsonalitate nabarmenak egon ziren.

Aurten ere, urtero bezala, Harrobiak zenbait proiektu aurkeztu eta bi garatu ditu: Mugiroko (kiroleko Aidak, Ibonek, Jagobak eta Ibaik aurkeztuta) eta Gai Izan (Ricardok eta Olatzek aurkeztuta). Azken horiek sarituak izan dira eta 500 €ko txeke bat eraman dute etxera.

Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu DEMAri eta Mugirokori parte hartzeagatik eta gure zorionik beroenak Ricardori eta Olatzi, eta baita aurtengo irabazleei ere, San Jose de Calasanz Institutukoak hain zuzen ere.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.