“Ur instalazioetan erreskatea” lanbidetasun ziurtagiriaren modulua bukatu berri da

by | Mai. 13, 2014 | Uncategorized

la foto (5)“Ur instalazioetan istripua izan dutenen erreskatea” ur-sorospeneko lanbidetasun ziurtagiriaren 90 orduko modulua da. Aurten 15 ikasle izan ditugu otsailean hasi eta maiatzaren 13an buatu den modulu honetan. 3 hilabete hauetan ikasleek kaltetuak uretatik ateratzeko teknika ezberdinak ikasi dituzte, baita beraien sasoi fisikoa hobetu ere. 

Ikastaroa igerilekuan egin den arren, pasaden asteko ostiralean, hilak 9, Lagako hondartzara hurbildu ginen froga fisikoak egin baino lehenagoko praktika hondartzan egin ahal izateko. Egun paregabea izan genuen, ez euririk ezta eguzki gehiegirik ere. Neoprenoak Ur-urdaibain alokatu eta uretara sartu ginen laster batean. Ura zoragarri zegoen neoprenoa jantzita geneukala kontuan hartuz gero.

Praktika bukatu eta gero eta metereologiaren inguruan oinarri batzuk ikasi ondoren, materiala garbitu, Lagako tabernan txokolatezko palmera bana jan eta Bilbora bueltatu ginen.

Orain ikasleek ur-sorospeneko hurrengo modulua hasi behar dute: Lehen laguntzak (40 ordukoa). Bigarren hau ateraz gero lan egiteko gai izango dira. Modulu  bi hauek Hobetuz-ek guztiz diruz-lagunduta egon dira eta ikasleei musutruk atera zaizkie. Datorren udan, agian, gure herrialdeko hondartza eta igerilekuetan topatuko ditugu.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.