DSC_0001Gaurkoan Iban Martinen praktiken inguruan arituko gara. Orain dela aste batzuk Ur-urdaibain hasi zituen zikloa bukatzerakoan egiten diren praktikak. Aste honetan Abel, gure irakaslea, Urdaibain egon da kayakeko ikastaro bat egiten eta Ibanek ikasi egin dituenak kontatu dizkigu: Surf, Stand Up padle eta baita kayak ere. Poz-pozik dabil Ur-urdaibaikoek Laidan duten instalazioetan lanean: kirol eta ekintza ezberdinak naturan egiteaz eta ikasteaz gain jende piloa ezagutzen ari da.

Gainera oso egoera bitxia gertatu da aste honetan: Ibanek kayakean eskarmentu gehiago duenez irakasle eta ikasle paperak aldatu eta Iban Abeli laguntzen egon da.

Ur-urdaibain ikastaroak emateaz gain uretako kiroletan jarduteko materiala ere alokatzen dute, leku paregabean. Ekaina bukatu arte, gainera, gure Iban han topatu ahal izango duzue. Informazio gehiago: http://urdaibai.com/

 

DSC_0008 DSC_0618 DSC_0287

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.