IBILALDIA GERNIKAPasa den maiatzaren 11n hasi zen Ikastolen Jaietako aurtengo egutegia, Senperen egindako Herri Urratsarekin, eguraldiak euskaltzaleak etortzen lagundu ez bazuen ere. Antolatzaileen arabera eta lehen balioespen batean “jende gutxiago egongo da, baina giroa oso polita eta euskalduna izan zen eta hau pozteko modukoa dela uste dut”.

Datorren ekainaren 1ean, Ibilaldia ospatuko da Gernika-Lumon, jarduera asko egongo delarik famili guztientzat ibilaldian zehar.

Gerorago, ekainaren 15ean Araba Euskaraz La Puebla de Labarcan, urriaren 5ean Kilometroak Orion eta urriaren 19an Nafarroa Oinez Zangotzan.

Gernika-Lumon ikusiko dugu elkar, eta, adi egon, bertan gure ikastolari buruzko ezustea ezagutuko delako.

Informazio gehiago www.ikastola.net, www.ibilaldia.net

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.