Harrobiko beste ikasle baten enpresa berria abian: Kemen Pilates

by | Api. 10, 2014 | Uncategorized

KEMEN GIMNASIO 2Zorionekoak gaude berriro ere. Harrobiaren Kiroletako goi mailako zikloko ikaslea den Jaime del Barriok bere enpresa berria zabaldu du Urrats Bat programaren barne, pasa den ostiralean, hilak 4, Kemen Pilates, alegia.

Aipaturiko Pilatesen Estudioan, entrenamendu funtzionalak eta osasunerako eta errendimendurako entrenamenduak egiteko aukera izango dugu. Lehen 50 izen ematen duten pertsonei opari kit-a egongo da!!!!!!!!

Amaiari (Summit Personal Training) bezala, Jaimeri ere gure zorionik beroenak eman nahi dizkiogu eta zorterik onena opatu ere egin nahi diogu.

Eta, badakizu, zure Algortako gimnasioa oraindik aurrera Kemen gimnasioa, Kasune kalean, 10. zenbakian.
Informazio gehiago: info@kemenpilates.com 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.