softwareaskea“Software librea euskaraz 3.0” DVDa prest dago. Jada, bigarren urtea daukagu proiektu honekin, eta ikastetxeak deitzen hasi gara jardunaldietako datak finkatzearren. Jardunaldietan software librea euskaraz aplikazio interesgarrienak aipatuko dira eta DVDak tresna horiek guztiak biltzen ditu. Jardunaldia bukatzerakoan, ikasle bakoitzak DVD ale bana jasoko du erabat doan. Helburua gure ordenagailuekin euskaraz lan egitea da. Azalpenak bideoekin tartekatuko dira. Horietariko batzuk honako esteka hauetan aurki daitezke:

 

 

Askatasuna: http://youtu.be/9vIGmGZ-5iI

Sw librea ikastoletan: http://youtu.be/-ZbCamZHVMQ

Nola erabili “Software librea euskaraz 3.0” DVDa: http://www.youtube.com/watch?v=le7kJ1ZDAGU&feature=youtu.be

Sw librearen errezetak: http://www.youtube.com/watch?v=3KLi8JHLK-4&feature=youtu.be

Ubuntu compiz: http://www.youtube.com/watch?v=mcPGZieuR9Q&feature=youtu.be

Proiektua laburbilduta honako hau da:

Euskarazko software libre tresna interesgarrienak DVD batean bildu ditugu bigarren urtez. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jolasak ere badaude.
Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako zein ikastetxeetako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horretarako, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleeiSoftware librea euskaraz 3.0″ inguruko hitzaldi bat eskaintzen diegu (ordu batekoa). Mintzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutzen dute. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok “tabletbaten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jasoko du.
Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k prestatu duen DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen.
Era berean, DVDan ere software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea gazteleraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke. DVDan biltzen den material hori guztia Interneten aurki daiteke modu isolatuan; beraz, gure lana hori guztia euskarri bakar batean biltzea eta aplikazioen inguruko informazioa aplikazioan sartzea izan da.

 

Zure ikastetxean jardunaldia erabat doan antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

DVDaren iso irudia honako web-orri honetan lor daiteke:

https://mega.co.nz/#!mE1AXBzB!Yu_hbHCdLtO_t3pAfpQCIDto8nUyrkx30MG8LnLMJTY

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.