Sarbide probaren emaitzak

by | Eka. 24, 2013 | Uncategorized

Ekainak 21an, goi mailako zikloetan sartzeko azterketaren emaitzak argitaratu ziren. Lortutako emaitzengatik zoriondu behar ditugu bai gure ikasleak bai beraien irakaslea izan den Irati. Izan ere, ikastolan azterketa prestatu eta aurkeztu izan diren ikasleen %78ak gainditu du

“Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa-zikloaren bigarren mailan dauden ikasleek atal komuna (lengoaia eta matematika) prestatu dute Harrobian. Prestakuntza ikastaroa irailetik maiatzera bitartean egin da arratsaldez 15:30etatik 17:30etara. Guztira 220 ordu izan dira. Gainera, esan beharra dago zikloko ikasleekin batera azterketa prestatu eta aurkeztu izan diren beste ikasleen %67ak gainditu duela.

Hurrengo ikasturtean prestakuntza ikastaro bera antolatuko dugu eta ziur gaude horrelako emaitza onak lortuko ditugula.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.