Harrobiako ikasleek parte hartu zuten abenduaren 3an ospatu berri den euskararen egunean. Informatikako eta Kiroleko 1. Eta 2. Mailako ikasleek, parte hartu ez ezik, antolaketa lanetan eta dinamizatzen ere ibili ziren.
Lehenik eztabaida saio bat egin da, bost gairekin, eta taldeetan krisia, sare sozialak, ligoteoa eta abar izan dugu hizpide. Ondoren, Jon Maiak egindako dokumetala ikusi dugu, “Bidaia intimoak”, non lau euskaldunberrik euren esperientziak kontatu dituzten.