TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Aplikazioa
  • Informazioa
  • Deskargak
  • Galdetegiak
  • Zozketa
  • Bideoak eta elkarrizketak
  • Babeslea
swbilduma2017-aplikazioa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2001-2002 ikasturtean, Harrobia ikastolan kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren alde apustua egin genuen.
Ildo horri eutsita, berriki, software tresnarik interesgarrienak “Software bilduma 2017” aplikazioan bildu ditugu 6. urtez. Aplikazioak Windows sistema eragileetarako espresuki izan arren, Android zein Ubuntu sistema eragilerako aplikazioak ere aurki daitezke. Era berean, helburua euskarazko software librea sustatzea izan arren, software jabedunaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea erdaraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke.
Proiektu hau, Harrobia ikastolako Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloaren 2. mailako ikasleen proiektu bat da, haiek aukeratu baitute sartu beharreko software bilduma, eta aplikazio bera programatu dute Unity erabilita.
Proiektu honen baitan, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleei “Software bilduma 2017” ordu bateko hitzaldi/tailer praktikoa eskaintzen diegu; izatez, eta pasadan urteko inkestak aintzat hartuta, hiru jardunaldi proposamen eskaintzen ditugu; ikastetxe bakoitzak, berarentzat egokiena dena aukera dezan.
Jardunaldia amaitzean, ikasleek asebetetze galdetegi bat burutzen dute. Jardunaldian parte hartzen duen ikasle orok ekainaren 23an egingo den “tablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, “Software bilduma 2017” aplikazioa duen USB bana doan jasoko du.
“Software bilduma 2017” proiektua erabat doakoa da eta ikastetxeek ez dute ezer ordaindu behar, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitu.
Zure ikastetxean jardunaldia antolatu nahi izatekotan, formularioa bete.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak 1. mailako tutorea eta proiektuaren arduraduna den Joseba Mirena Bilbao Requena-rekin kontaktuan jar zaitezteke honako posta elektroniko hau erabilita: jbilbao@harrobia.net

Software bilduma aplikazioaren eskuliburua deskargatu:

Software bilduma aplikazioaren ANDROID sistemarako eskuliburua deskargatu:

Software bilduma mahaigaineko aplikazioa deskargatu:

“Software bilduma 2017” jardunaldietan parte hartuko duten ikasleen artean 10 hazbeteko Android tablet bat zozkatuko dugu 2017ko ekainaren 23an Harrobia ikastolan. Bideoa ikusi.

Harrobia ikastolatik eskerrak ematen dizkiegu jardunaldietan parte hartuko duten ikasle eta irakasle guztiei; baita ere ‘Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko 2. mailako ikasleei proiektuan egin duten lanagatik.

Boulevard”-eko elkarrizketa.

Onda Vasca”-ko elkarrizketa.

Hamaika TB-k egindako elkarrizketa:

Euskadi Irratiko @bildua saiorako egindako elkarrizketa:

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ekintza.

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved