TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Egitasmoa
  • Jasangarritasuna
  • Birziklajea
  • Ur-zikloa
  • Bidegorriak
  • Emakumeak
  • KoopSF34
2017-2018 ikasturtean Aldaketa klimatikoa eta ohitura jasangarriak izango dira landuko diren gaiak. Horien barruan, besteak beste, jarduera fisikoak praktikatzeko ohiturak sustatu, elikadura osasungarria, hondakinak berrerabiltzea eta bereiztea, zarataren eragina osasunean eta nazioarteko egun bereziak landuko dira, zikloan zikloko berezitasunak aintzat hartuta. Honako hauek izango dira egingo diren ekintzen xedeak:

  • Zuzendaritza taldeak Agenda 21 egitasmoan konpromisoak hartzea
  • Ikasleen parte hartzea sustatzea Agenda 21en
  • Bilboko Agenda 21 egitasmoan parte hartzea
  • Lanbide Hezietako lan taldean parte hartu
  • Irakasle eta Administrazioko langileen engaiamendua lortzea
  • Ikastolako estamentuek bat egitea ikastolaren konpromisoarekin
  • Aldaketa klimatikoa eta ohitura osasuntsuei buruzko mezua komunitateari helaraztea
  • Ikastolaren konpromisoa adierazi Agenda 21eko gaiarekiko
  • Bidegorriei buruzko ikerketa egin
  • Ikastola barruko zarataren neurketa egin
  • Eguraldiaren bilakaeraren kontrola eraman
  • Bidegorriei buruzko gabezien mapa udalari helarazi
  • Ikasleek zaratak eragindako kalteez jabetzea
  • Ikasleek gehiegizko zaratarik ez jasateko neurriez jabetzea
  • Pantailak bistaratzetik eratorritako arriskuez jabetzea
  • Pantailak bistaratzetik eratorritako arriskuak arintzeko aholkuak eman
  • Karbono arrastoa murriztea

Harrobiako Agenda21eko plangintza ikusi.

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroek Bizkaiko Diputazioak antolatutako jasangarritasun foroan izan ziren abenduaren 13an, asteazkenean. Bertan jasangarritasunarekin erlazionatutako zenbait gai landu zituzten ikasleek, hala nola, ekonomia zirkularra, ekodiseinua edo lan arriskuen prebentzioa.
Harrobia, nola ez, presente egon zen eta ikastolako Marketineko ikaslea den Galder Conchak aurkezle lanak ere egin zituen. Lan ona, Galder!

Otsailaren 14an eta 15ean, Harrobiako 1. mailako ikasleek parte hartu dute Bilboko Udalak ikastetxeei zuzendutako hiriko hondakinen birziklatzeari buruzko kanpainan. Ordu eta erdiko iraupena izan duen tailerrean hondakinen gainean pertsona bakoitzak duen erantzukizunaz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko, dinamika ezberdinak burutu dituzte beharrezkoa den jarrera aldaketa bat lortzeko.

   
‘Bizikleta Ibilbideetako Gida’ ikastaroko ikasleek egindako bidegorrien egoeraren inguruko txostena Bilboko Udalean aurkeztu du Harrobiak. Txostenak epe labur eta ertainera mantenu- eta hobekuntza-lanak behar dituzten lekuak islatzen ditu egoera nahasgarriak sortarazten dituztelako. Lan horiek egin ezean, istripuak gerta lekizkieke txirrindulariei zein oinezkoei. Txostena euskaraz eta erdaraz eskuragarri dago.
   
Sahara azpiko bilbotarrak biltzen dituen Koop SF 34 elkarteak Espezieen merkatua antolatzen hasi da Harrobia plazan igandero. Merkatu horretan emakumeek beraien herrialdeetako jaki gozoak eskaintzen dituzte pintxo formatuan. Horrekin batera, jai tematikoak antolatzen hasiko dira, esate baterako, jai errumaniarra, euskal jaia, etab.

copyright © 2017 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies