Software librea euskaraz 3.0 (2014)

[tabs_item title=”Informazioa”]

Badira hamaika urte inguru, Bilboko Harrobian kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren alde apostua egin genuela. Ildo horri eutsita, euskarazko software librearen tresnak DVD batean bildu ditugu berriki. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jokuak ere badaude.

Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako zein ikastetxeetako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horretarako, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleei “Software librea euskaraz 3.0” inguruko hitzaldi bat eskaintzen diegu. Mintzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutzen dute. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok ekainaren 23an egingo den “tablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jasoko du.

Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k prestatu duen DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen.

Era berean, DVDan ere software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea gazteleraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke. DVDan biltzen den material hori guztia Interneten aurki daiteke modu isolatuan; beraz, gure lana hori guztia euskarri bakar batean biltzea eta aplikazioen inguruko informazioa aplikazioan sartzea izan da.

Informazio gehiago honako Informatika kontuak blogean aurki dezakezue.

Zure ikastetxean jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

[/tabs_item][tabs_item title=”DVDa eta aplikazioak”]

DVDaren ISO irudia deskargatu. DVDa zure ordenagailuan jaitsi ondoren, DVD batean erre behar duzu InfraRecorder moduko aplikazioren bat erabilita. DVDa PC WINDOWS sistema eragiletan erabil daiteke. DVDa zabaltzeko jarraibideak honako hauek dira:

  • Sartu DVDa zure ordenagailuaren DVD ROM unitatean.
  • Aplikazioa berez abiaraziko da. Horrela gertatu ezean, zabaldu DVD direktorioa eta egin klik bikoitza “SW_LIBREA_3_0.exe” aplikazioan.
APLIKAZIOEN ZERRENDA
“Software librea euskaraz 3.0” DVDan honako aplikazio hauek aurki daitezke:
1. SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ
Audio-editoreaBirtualizazioaDatu-baseakDeskargak
AudacityVirtualBoxAppServAmule, µTorrent, Vuze, Ares
Disko-grabatzaileaFitxategi-konpresoreakFTP bezeroaWeb-nabigatzailea
InfraRecorder7Zip, IZarcFileZilla ClientMozilla Firefox
Irudi editoreakMekanografiaMultimedia-bihurgailuaMultimedia-erreproduzigailuak
Gimp, XnViewKlavaro, Tux Type, Ktouch, ArtypistFormat factoryVLC, XBMC, BSPlayer, MPCStar
Musika on-lineOfimatikaPDF irakurgailuakPDF sortzailea
Songr, GrooveSharkLibreOffice, AbiWordAdobe Reader, Evince, SumatraPDFPDF Creator
Posta-bezeroaTxateatzeko bezeroakHiztegiakZuzentzaile ortografikoa
ThunderbirdaMSN, PidginEuskalBar, HiztegiBarXuxen: ofimatika, nabigatzaileak
Sistema eragileakKomunikazioakSare sozialakBlogak
UbuntuEkigaTuenti, Facebook, TwitterBlogak.com, Blogari.net, WordPress
Web-aplikazioakLiburu elektronikoakOn-line jokoak
Moodle, WikipediaCalibre
2. Software pribatiboaren euskara bitartekariak
Web-nabigatzaileakOfimatikaSistema eragileakKomunikazioak
Internet Explorer 7, 8, 9MS Office 2003, 2007, 2010MS Windows XP, Vista, 7Skype
3. Software librea erdaraz
AntibirusakDeskargakDisko-partiziogileakWeb-nabigatzaileak
AVG Free Edition, Avast!, VTZillaVideo DownloadHelper, JDownloader, GrooveShark DownloaderEASEUS, GPartedGoogle Chrome, Opera
Musika on-lineSegurtasun-kopiakKomunikazioakWeb-aplikazioak
SpotifyArecaQutecomDropbox, Google docs
PDF editoreaJokoak
XournalPingus, X Moto, Ace Combat 3, Super Tux Kart, Cross Fire
4. Bideoak
SW libreaSW librea euskarazSW librearen errezetakSW librea hezkuntzan
Euskarazko SW libreaGNU-LINUXUbuntu-ren compiz bitartekari grafikoaUbuntu-ren compiz bitartekari grafikoa II
Ubuntu instalatzeaUbuntu-n aplikazioak instalatzea
5. Aurkezpena6. Harrobia7. Software libre biltegiak8. Egilea
9. Aurkibidea, lizentzia eta iturburu-kodea

[/tabs_item][tabs_item title=”Parte hartutako ikastetxeak”]

2014ean JARDUNALDIAN PARTE HARTU DUTEN IKASTETXEEN ZERRENDA
Artxandape IkastolaBotikazar BHIIbaizabal IkastolaUribekosta BHI
Zornotzako Andra Mari Ikastola Gabriel Aresti Institutua Axular Institutua Altzaga-Erandio BHI
Itxaropena Ikastola Zubi Zaharra Ikastola Aresketa Ikastola Assa Ikastola
Kirikiño Ikastola Uribarri BHI San Adrian BHI San Inazio BHI
Asti Leku Ikastola Txintxirri Ikastola Begoñazpi Ikastola Deustuko Ikastola
Bihotz Gazte Ikastola Muskiz BHI  Ibarrekolanda BHI Urretxindorra Ikastola
Aixerrota BHIZalla BHI Eguzkibegi Ikastola Herri Ametsa Ikastola

[/tabs_item][tabs_item title=”Bideoak eta elkarrizketak”]

Boulevard”-eko elkarrizketa.

Onda Vasca”-ko elkarrizketa.

 

Hamaika TB-k egindako elkarrizketa:

Euskadi Irratiko @bildua saiorako egindako elkarrizketa:

[/tabs_item][tabs_item title=”Zozketa”]

2014ko ekainaren 23an egindako “ENERGY TAB 10.1” tableta baten zozketan, Bihotz Gaztea ikastolako Aitor Sarria Mentxakari egokitu zaio.

Zorionak Aitor!!!

Hemen daukazue zozketaren bideoa:

zozketa3

[/tabs_item] [tabs_item title=”Babeslea”] Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ekintza. Bizkaiko Foru Aldundia [/tabs_item]

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.