Esekiduran Entrenatzea
-ORDUAK: 20h
-EGUTEGIA: 2025/05/10 – 2025/05/31
-LARUNBATETAN: 9:00-14:00h
-LEKUA: Harrobia Ikastola
–NORENTZAK: Langileentzat
-HIZKUNTZA: Gazteleraz
-EMAILA: ikasi@harrobia.net
-TELEFONOA: 944724366
ZER IKASIKO DUT?
Entrenamendu pertsonalak edo taldekoak egitea eta zuzentzea, eta, horretarako, esekidura-entrenamenduaren oinarrizko printzipioak aplikatzea (gorputzaren pisua eta palanka-besoak, eta jarrera espezifikoak eta heldulekuak), eta indarra, erresistentzia, koordinazioa, azkartasuna eta malgutasuna entrenatzeko teknikak aztertzea eta praktikatzea, Fitness-en hainbat mailatarako, gorputza esekita eta zinta-materialarekin, esekiduran entrenatzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
Izena emateko baldintza bakarra LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako langile aktibo edo langabetua izatea da.
Aurreinskripzioa:
Gure formularioan, izena eman bezain laster informazioa izateko eta beste ikastaro batzuei buruzko informazio gehiago jasoko duzu.
Izen-ematea:
Lanbideren webgunean, dagokion fitxako IZEN EMATEA botoiaren bidez. Botoi horrek Lanbidek prestakuntza zabaltzen duenean bakarrik erabilgarri egongo da.
Prestakuntzaren ezaugarriak:
Kasu bakoitzean, dagokion programak eskatzen dituen parte hartzeko eta kudeatzeko baldintzak jarraituko dira.
Titulazioa:
Prestakuntza behar bezala amaitu ondoren, Lanbidek emandako diploma lortuko da.