Informatika Sistemak, Web Programazioa eta Bezeroarentzako Arreta
Profesionaltasun Ziurtagiria IFCT0210 – Informatika sistemen eragiketa
Prestakuntza modulua MF0241_2 Bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako/ erabiltzailearentzako informazioa eta arreta
-ORDUAK: 680h
-EGUTEGIA: 2025/09/29 – 2026/05/25
-ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00ra
-LEKUA: Harrobia Ikastolan, Bilbo
–NORENTZAT: Langabezian dauden pertsonentzat edo % 30 baino gutxiagoko lanaldiarekin kontratatutakoentzat
-HIZKUNTZA: Gazteleraz
-EMAILA: ikasi@harrobia.net
-TELEFONOA: 944724366
ZER IKASIKO DUT?
Informatika-sistemaren softwarea eta hardwarea administratzeko eta konfiguratzeko prozedurak aplikatzea, bai eta haren funtzionamendu normalean gerta daitezkeen gorabeherak konpontzea eta haren errendimenduak eta kontsumoak monitorizatzea ere, jasotako zehaztapenei jarraiki.
Produktu eta zerbitzu informatikoak saltzeko jarduerak merkaturatze-kanalen bidez gauzatzea, bezeroarekiko harremanak ahalik eta ondoen ezarrita, erakundeak proposatutako helburuak lortuta eta bezeroa leialtzea ahalbidetuko duten loturak ezarrita.
Profesionaltasun Ziurtagiria IFCT0210 – Informatika sistemen eragiketa | |
Prestakuntza modulua MF0241_2 Bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako/erabiltzailearentzako informazioa eta arreta |
DIRUZ LAGUNDUTA
Zentro honek Lanbide Euskal Enplegu Zerbituak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako enplegurako lanbide-heziketa ematen du, EAEko EGIF 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Euskal Enplegu Saila eta Europako Gizarte Funtsa, EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Prestakuntza hau 2025eko Proiektu Berezien deialdikoa da.
![]() | ![]() | ![]() |
INFORMAZIO GEHIAGO
Izena emateko baldintza bakarra LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako langile aktibo edo langabetua izatea da.
Aurreinskripzioa:
Gure formularioan, izena eman bezain laster informazioa izateko eta beste ikastaro batzuei buruzko informazio gehiago jasoko duzu.
Izen-ematea:
Lanbideren webgunean, dagokion fitxako IZEN EMATEA botoiaren bidez. Botoi horrek Lanbidek prestakuntza zabaltzen duenean bakarrik erabilgarri egongo da.
Prestakuntzaren ezaugarriak:
Kasu bakoitzean, dagokion programak eskatzen dituen parte hartzeko eta kudeatzeko baldintzak jarraituko dira.
Titulazioa:
Prestakuntza behar bezala amaitu ondoren, Lanbidek emandako diploma lortuko da.