Hasiera » Ikastaroak » Informatika Sistemak, Web Programazioa eta Bezeroarentzako Arreta

Informatika Sistemak, Web Programazioa eta Bezeroarentzako Arreta

Profesionaltasun Ziurtagiria IFCT0210 – Informatika sistemen eragiketa
Prestakuntza modulua MF0241_2 Bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako/ erabiltzailearentzako informazioa eta arreta

-ORDUAK: 680h
-EGUTEGIA: 2025/09/29 – 2026/05/25
-ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00ra
-LEKUA: Harrobia Ikastolan, Bilbo
NORENTZAT: Langabezian dauden pertsonentzat edo % 30 baino gutxiagoko lanaldiarekin kontratatutakoentzat
-HIZKUNTZA: Gazteleraz

-EMAILA: ikasi@harrobia.net
-TELEFONOA: 944724366

 

ZER IKASIKO DUT?

Informatika-sistemaren softwarea eta hardwarea administratzeko eta konfiguratzeko prozedurak aplikatzea, bai eta haren funtzionamendu normalean gerta daitezkeen gorabeherak konpontzea eta haren errendimenduak eta kontsumoak monitorizatzea ere, jasotako zehaztapenei jarraiki.
Produktu eta zerbitzu informatikoak saltzeko jarduerak merkaturatze-kanalen bidez gauzatzea, bezeroarekiko harremanak ahalik eta ondoen ezarrita, erakundeak proposatutako helburuak lortuta eta bezeroa leialtzea ahalbidetuko duten loturak ezarrita.

 

Profesionaltasun Ziurtagiria IFCT0210  – Informatika sistemen eragiketa
Prestakuntza modulua MF0241_2 Bezeroarentzako/kontsumitzailearentzako/erabiltzailearentzako informazioa eta arreta

DIRUZ LAGUNDUTA

Zentro honek Lanbide Euskal Enplegu Zerbituak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako enplegurako lanbide-heziketa ematen du, EAEko EGIF 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Euskal Enplegu Saila eta Europako Gizarte Funtsa, EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Prestakuntza hau 2025eko Proiektu Berezien deialdikoa da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Izena emateko baldintza bakarra LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako langile aktibo edo langabetua izatea da.

Aurreinskripzioa:

Gure formularioan, izena eman bezain laster informazioa izateko eta beste ikastaro batzuei buruzko informazio gehiago jasoko duzu.

Izen-ematea:

Lanbideren webgunean, dagokion fitxako IZEN EMATEA botoiaren bidez. Botoi horrek Lanbidek prestakuntza zabaltzen duenean bakarrik erabilgarri egongo da.

Prestakuntzaren ezaugarriak:

Kasu bakoitzean, dagokion programak eskatzen dituen parte hartzeko eta kudeatzeko baldintzak jarraituko dira.

Titulazioa:

Prestakuntza behar bezala amaitu ondoren, Lanbidek emandako diploma lortuko da.

BIKAIN!

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.