Igeriketa entrenatzailea NI
Kirol-irakaskuntzak – Igeriketa Entrenatzailea NI
Udazkeneko deialdia
Izen-ematea: 2025/09/29 -2025/10/03 Harrobia Ikastolan, Bilbon
-Hizkuntza: Gazteleraz
-Lekua: Harrobia Ikastola, Bilbo eta Miribillako Kiroldegia
-Emaila: kirolirakaskuntzak@harrobia.net
-Telefono: 944724366
-Sarbide froga: Irailaren 21ean
-Bloke espezifikoa: Irailaren 21etik azaroaren 16ra,
Igandeetan 09:00etatik 20:00etara.
-Bloke komuna: Azaroaren 17tik abenduaren 20ra (online, azterketa egunetan izan ezik).
-Praktikak: 2026ko urtarrilaren 13tik 2026ko maiatzaren 20ra.
-Ikastaroaren prezioa: 750 €
ARAUDI BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK (Igaroaldikoak – Hezkuntza Sistema)
- 16 urte bete duten interesdun guztientzat.
- DBH titulua edo baliokidea edukitzea ezinbestekoa izango da.
- Bizkaiko Foru Aldundiak emandako beka gastuen zati bat finantzatzeko.
– Onartutak 2022ko irailaren 11tik 2023ko irailaren 11ra arte. Esteka hemen.
IZENA EMATEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
1. Izen emateko fitxa beteta.
2. NANaren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
3. Karnet tamainako bi argazki (atzealdean izen-abizenak idatzita)
4. Ikasketa-espediente ofiziala (IKASGUNEA) edo DBHko tituluaren fotokopia konpultsatua.
5. Bloke komuneko arloak konpentsatzeko/baliozkotzeko kasuan (hori da TAFAD, SHEE edo Irakasle tituludunen kasua):
NAN konpultsatua
Espediente akademiko ofiziala edo TAFAD, SHEE edo MAGISTERITZA titulu konpultsatua.
Kirol Kontseilu Gorena (CSD) baliozkotzeko eskaera
6. Transferentzia ordaintzeko edo 90 euroko diru-sarrera egiteko agiria, kontu-zenbaki honetan:
ES05 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA IKASTOLAREN izenean). Transferentzian edo sarreran honako hau adieraziko da: NI_IGERIKETA_IZENA
30€ sarbide-proba, 60€ espedientea irekitzea (bloke espezifikotik deskontatuko dira).
90€ horiek ez dira inola ere itzuliko, salbu eta Federazioak deialdia bertan behera uzten badu.