Cuarta memoria del alumnado Erasmus

por | Abr. 25, 2023 | ERASMUS

Cuarta memoria del alumnado ERASMUS, esta vez podemos leer la experiencia de David García, alumno del ciclo de Deporte:
«Erasmus-aren erdia bete dut. Aste honetan oso lanpetuta egon naiz. Nire enpresan maratoi bat prestatzen ari dira, eta azken prestaketak egin ditugu. Apirilak 23an egiten da, eta dena prest utzi behar dugu. Astean zehar, lanetik irteterakoan bizitza nahiko normala da, ez dut ezer berezirik egin. Hemengo bizitza, nire heldu baten bizitza bezala da. Egun osoan zehar lan egiten dut eta etxera heltzerakoan etxeko betebeherrak egin behar ditut, adibidez garbitu edo sukaldatu. Ikuspuntu horretatik, esperientzia aspergarria dela ulertu daiteke, baina guztiz kontrakoa da. Etxetik kanpo egonda eta erantzukizun desberdin batzuekin, hazkunde pertsonala eta profesionala nabaritzen da. Esperientzia bitxia da. Bestaldetik, asteburuak eta jai egunak bidaiatzeko eta gauza berriak egiteko erabiltzen ditugu, adibidez, Vicenzatik gertu dauden hiriak eta leku famatu guztiak ikusten saiatzen ari gara, Treviso (La Pequeña Venecia), Bolonia, Verona… bisitatu dugu eta hurrengo asteko irteerak prestatzen hasi gara.
Agur bero bat Italiatik!»
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.