Enpresari egitasmoan parte hartu duen Harrobiako Auxi kooperatibak bere ibilbideari bukaera emateko proiektua aurkeztu du DEMAk Barakaldon dituen instalazioetan.

Auxi lehenengo laguntzen prestakuntzan diharduen enpresa da, eta, hain zuzen ere, saio pare bat egin dute beste zentro batzuetan 12 urteko umeei lehenengo sorospenak nola eman irakatsiz, pilotaje gisa balio izan diena.

Lana gogotik egin ondoren, uzta jasotzeko ordua heldu da, eta zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Auxi kooperatibari egindako guztiagatik. Bidenabar, Harrobia Ikastolak DEMArekin datozen edizioetan kolaboratzeko prestutasun osoa erakutsi nahi du.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.