Bigarren urtez eta Europa 2020 estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak diru bat eskaini du ingelera maila indartzeko eta ERASMUS+ planaren baitan atzerrian egiten diren LPK-Praktikak errazteko. Berriz ere lehenengo mailako 15 ikasleen taldea sortu da Harrobia Ikastolan. Klaseak astearte eta ostegunetan ematen dira 15:30tik 17:30ra azaroaren 22tik maiatzaren 16rarte. Klase hauetan mintzamena era dinamikoan lantzen da ikasleek trebetasun gehiago lor dezaten komunikatzeko unean.