Azaroak 25ean (ostirala), bideojokoak egiteko erabiltzen den erremintarik famatueneko enpresakoa den Ciro Continisiok, Technical Evangelist Unityn, Harrobia ikastolan hitzaldi bat eman zuen. Errealitate birtualaren diseinuaren inguruko azalpenak entzun zituzten ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ goi mailako zikloko ikasleek eta kanpotik etorritako beste hamar bat lagunek. Harrobia ikastolak Unity3D enpresarekin kontaktuan dago eta etorkizunean elkarrekin proiekturen bat osatzeko asmoa du. Adi egon hurrengo hilabeteetan!