Datorren urrian hasiera emango diogu Yoga Heziketa ikastaroari. Ikastaro hau diruz lagunduta dago eta langileei lehentasuna emango zaie.
Yoga Irakasle ikastaro honen bitartez Yoga-n oinarrizkoak diren ezagutza teoriko-praktikoak bereganatuko dituzu. Amaitzean gai izango zara kalitatezko Yoga saioak emateko, ez euki zalantzarik.
Oraingoan modulu hauek emango ditugu:
- Yogaren oinarrizko irizpide etikoak, filosofikoak eta mistikoak (50 ordu).
- Asana eta pranayama- sekuentziak eta progresioak (vinyasa eta karana) (90 ordu).
- Erlaxazioa eta meditazioa yogan (40 ordu).
Ikasleak hiru moduluak edo bakarra egin dezake.
Informazio gehiago nahi izanez gero 944724366 telefonora deitu.