“3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak” goi mailako heziketa zikloko irakasleek Ana Murugarren “La higuera de los bastardos” filmaren efektu digitalen zati bat sortzen laguntzen ari dira.
Filma Getxo herriaren inguruan egiten ari dira eta Harrobiako irakaslegoa bertara mugitu da produkzio osteko efektuak sortzeko egin beharreko lanak burutzeko; 3D eskaneatzea eta erreferentziak hartzea, besteak beste.