Bi aste baino ez dira falta azaroaren 30ean hasi eta 600 ordutako iraupena izan duen ikastaro hau bukatzeko. Orokorrean balorazioa positiboa da ikasleek aukera izan dutelako lortutako gaitasunak praktikan jartzeko. Adibidez, hirugarren adineko kolektiboarekin zenbait esperientzia izan dituzte parke bio-osasungarrietan burututako ekintzen bitartez. Gainera joko eta Tai-chi arloetan ere lan egiten ari dira nagusientzat onuragarriak izango diren ariketak praktikan jartzeko.