Enpresetan egiten diren praktiketan eta LH dualean euskara sustatzeko Lanpres gida aurkeztu da

by | Api. 21, 2016 | Uncategorized

Apirilaren 18an, astelehenarekin, Euskalduna Jauregian enpresetan ikasleek egiten dituzten egonaldietan euskararen presentzia areagotzeko prozedura aurkeztu da. Gida hori hainbat zentroren arteko esperientzien elkartruketik etorri da, eta Harriak ere bertan hartu du parte.
Jakinbairen eta Ahize-AEK-k zazpi hilabetetan zehar garatu duten proiektu horren aurkezpenean Hezkuntza Sailburua den Cristina Uriartek, Lanbide Heziketako zuzendaria den Ramon Martinez de Murgiak, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Diputazioetako ordezkariek, enpresa munduko ordezkariek eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari batek praktikak euskaraz egiteak euskara lan-munduan normalizatzeko duen garrantzia azpimarratu dute.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.