Azken urteotan ohitura bihurtu den legez, aurten ere, Ikasenpresako lagunek Harrobia hautatu dute zentroen arteko saioak egiteko, besteak beste. Saio horietan, Innobideren eskutik, ekintzailetzan sakontzeko dinamikak lantzen dira. Aurtengo lehenengo saio horretan Harrobiako ikasleez gain Erandioko Tartanga institututik, Mungiako institututik, Faduratik eta Eskurtzetik etorri dira ikasleak.