Gaur, irailak 11an, Harrobiako instalazioak utzi eta Sopelako hondartzara joan gara zikloetako ikasleekin. Astelehenean, eskolak hasi ziren eta orain momentua da ikasleak elkar ezagutzeko, hainbat ekintza burutu dezaten.
Eguraldi onak eta parajeak eskaintzen dituzten aukerak kontutan izanda, ziur oso goiz atsegina pasatuko dugula alde batetik bestera korrika, saltoka eta barre eginez. Beharbada bainu baterako denbora ere izango dugu!