Aurreko urteetan bezala, aurten ere Ikasenpresako saioa egin da gure zentroan; bertan, talde dinamikekin batera proiektua beraren aurkezpena egin da. Aurten, gainera, saioa euskaraz egin da eta Harrobiako ikasleekin batera Lea Artibaiko ikasleek ere hartu dute parte.
Badira 5 urte egitasmo honetan parte hartzen duguna, dagoeneko 25 enpresa birtual baino gehiago sortu dira gure zentroan. Etorkizun oparoa izan dezala egitasmo honek.