Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek BIME Pro-n, musikaren industriako nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako batean, parte hartzeko aukera izan dute beste urte batez.
Ekitaldian zehar, sektoreko profesional eta erreferenteen hitzaldietan izan dira, hainbat stand bisitatu dituzte eta babesleek antolatutako jardueretan parte hartu dute.
Esperientzia aberasgarria izan da musikaren industriaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko, sektoreko joera berriak ezagutzeko eta ikasgelan landutako edukiak benetako ingurune profesional batekin lotzeko.
Eskerrik asko, BIME, beste urte batez esperientzia hau bizitzeko aukera emateagatik!
Marketin eta Publizitateko ikasleak BIME Pro-n
