Harrobia Ikastolako Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek Ikasenpresako Ikasleen Topaketetan parte hartu zuten, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).
Jardunaldian zehar, ikasleek ekintzailetzarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu zuten, negozio-ideiak landuz, esperientziak partekatuz eta ekintzailetzaren mundura hurbilduz.
Baina Harrobia Ikastolaren parte-hartzea ez zen horretara mugatu:
- Josu Cobelo irakasleak adimen artifizialari buruzko tailerra eskaini zuen, Tartangako beste irakasle batekin batera. Bertan, teknologia horrek eskaintzen dituen aukerak landu zituzten.
- Ekaitz Peredak, Harrobia Ikastolako ikasle ohia eta ekintzaileak, bere enpresa-proiektua, EKA K-STRETCH, aurkeztu zuen, eta ekintzailetzaren munduan izandako esperientziak partekatu zituen bertaratutakoekin.
Topaketa aukera paregabea izan zen ikasleentzat ideiak partekatzeko, esperientzia berrietatik ikasteko eta ekintzailetzarako motibazioa indartzeko.
