Harrobia ikastolak 25 urte bete ditu eta zein aukera paregabea gure historiari omenaldia egiteko. 2001ean hasi zen dena, euskararen, hezkuntzaren eta komunitatearen aldeko apustu ausart batekin. Portugaleten eman genituen lehen pausuak, gaur, naiz eta izena eta kokalekua ezberdina izan, hasierako balioak, ilusioa eta konpromisoa mantentzen ditugu.
Harro gaude bizitako bizipen guztiengaitik, komuniktate sendo bat eraiketzara eraman gaituztenak. Harro gaude gizarte hobeago baten alde egindako lanagaitik, jasangarritasunetik, feminismotik, interkulturartekotasunetik. Harro gaude Bilbo euskaraz bizitzeko egin dugun apostuarekin, Bilbo eta Euskal Herri euskaldun baten euskarak izan behar baitu ardatz.
Harro gaude berrikuntza gure izaera delako baita ekintzailetza sustatzeagaitik. Harro gaude enpresekin sortutako loturengatik eta egindako ezagutza transferitzeagatik. Harro gaude mundura zabaltzeko ausardiagatik. Harro gaude talentua hezteko aukeragatik. Harro gaude lan aukerak sortzeagatik. Harro gaude metodologia berritzaileak asmatzeko ausardiagatik.
Harro gaude, batez ere, pertsonengatik. Esker bereziak eman nahi dizkiogu 25 urte hauetan Harrobia Ikastolako komunitateko parte izan zareten guztioi, zuek zarete gure harrotasunaren motibo.
Badaude arrazoiak harro egoteko eta harrotasun horretatik jarraituko dugu lanean.
25 urtez harro!
