Bulgaria Erasmus +, 3Dko ikaslea

by | Mai. 20, 2026 | Erasmus

Erasmus + Diaries 1

Sofia hirian bizitzen ari naiz, Bulgarian, eta efektu bisual, iluminazio diseinu eta video mappingeko empresa batean nago praktikak egiten. Hasieran, praktikak hasi aurretik, hirian moldatzen ikasten aritu nintzen: autobusa, metroa, taxiak etab. Lagun talde batekin batera Sofia gure kabuz bisitatu dugu, eta free tour batean parte hartu genuen hiria hobeto ezagutzeko. Gainera, bulgariar lagun batzuk egin ditugu, hizkuntza praktikatzeko eta leku tipikoak ezagutzeko. Asteak pasatzen zirela, enpresa hobeto ezagutzen hasi naiz. Instalazioak erakutsi dizkidate, lankideak ezagutu ditut eta beraiek sortzen dituzten festibal zein festetara gonbidatzen naute. Hasieran, animazio arloan laguntzen egon nintzen geroago texturizaketan eskatu zidaten laguntza eta orain animazioetara bueltatzear nagoela esango nuke. Giroa oso ona da, lankideak oso jatorrak dira eta asko arduratzen dira ni eroso egoteaz. Aisialdian ere esperientzia asko bizitzen ari naiz. Vitosha mendia igo dugu elurretan, eskiatzera eta snowboard egitera ere joan gara, eta lagunekin boloetan eta billarrean egon gara. Nire urtebetetzea hemen ospatu dut, eta momentu oso bereziak bizi izan ditut. Lagun berriak oso gertukoak bihurtu dira, eta denbora asko pasatzen dut haiekin. Batzuetan etxekoak faltan botatzen ditut, baina haiekin hitz egiten dut ahal dudanean. Orokorrean, oso esperientzia polita izaten ari da: independenteagoa izaten ikasten ari naiz eta nire dirua kudeatzen. Ziur nago bizipen honek etorkizunerako asko lagunduko didala.

Erasmus + Diaries 2

Egun on Bulgariatik, eguneroko lanean, oraindik nire rola pixkanaka definitzen ari diren bitartean, Blenderreko eta node graphics-eko tutorialak ikusten jarri didate, eta ikasitakoa praktikan jartzen ari naiz. Lan-giroa lasaia eta irekia da, eta horrek ikasteko eta esperimentatzeko askatasuna ematen dit. Gainera, lankideak oso jatorrak eta atseginak dira nirekin; beti ondo tratatzen naute, taldearen parte sentiarazten naute, eta elkarri opariak ere egiten dizkiogu. Azken egunetan hainbat bizipen berezi izan ditut. Nire mutil laguna etorri da egun batzuetarako, eta Sofiako leku esanguratsuenak erakutsi dizkiot. Zoora ere joan gara, eta gauean paseoak egiten ibili gara. Ondoren, nire familia etorri da bisitan, eta elkarrekin Veliko Tarnovo eta Lovech bisitatu ditugu. Bertan, Bulgariako janari tipiko gehiago probatu dugu, eta Tsvetnitsa eguna ospatzeko aukera izan dugu. Bulgariar batek azaldu zigun jai hau udaberriari lotuta dagoela, eta jendeak loreak eta sahats-adarrak eramaten dituela bedeinkatzeko. Gainera, loreekin lotutako izenak dituzten pertsonek euren eguna ospatzen dute. Oso giro polita zegoen kaleetan, jende asko elkartzen baitzen ospatzeko erromerietan bezala. Lovechen, garai bateko etxeak bisitatu genituen gida batekin, eta garai hartako bizimodua nolakoa zen azaldu zigun. Kartzela zaharra, museo bat, Devetashka kobazuloa eta harresiak ere ikusi genituen. Veliko Tarnovoko gaztelua ere bisitatu genuen, eta gauean argi-ikuskizun ikusgarri bat egon zen. Orokorrean, esperientzia oso aberasgarria izaten ari da, bai lan arloan bai pertsonalki, baina batez ere kulturalki Bulgaria asko ezagutzen ari naiz. Gauza berriak ikasten ari naiz etengabe, eta pixkanaka nire lekua aurkitzen nago hemen. Ziur nago bizi dudan guztiak etorkizunerako balio handia izango duela.

Erasmus + Diaries 3

Kaixo Bulgariatik! Azken aste hauetan hainbat leku berri bisitatzeko aukera izan dut. Rilako monasteriora joan gara, eta han arratsalde osoa eman genuen monasterioa eta bertako bi museoak ikusten. Gainera, postre tipiko batzuk erosi genituen, eta oso gustukoak izan ziren. Sofiako zentroan udaberriko merkatua ere bisitatu dugu, eta gauez hiriko antzoki garrantzitsuena ikustera joan gara. Bertako argiak eta giroa oso politak ziren. Horrez gain, hirian zehar dauden erromatar hondakinak ere bisitatu genituen. Aste honetan naturaz gehiago disfrutatzeko aukera ere izan dut. Pancharevo lakura joan gara taldeko lagunekin, eta han ruta txiki bat egin genuen. Beste egun batean berriro bueltatu ginen eguzkia hartzera, paseatzera eta elkarrekin jatera. Neskekin kobazulo batzuk ere bisitatu ditugu, eta mendian hainbat ibilaldi egin ditut lagunekin batera. Gainera, taldekoekin bidaia gehiago antolatzen hasi gara, Bulgaria gehiago ezagutzeko gogoz gaudelako. Denbora librean ere plan desberdinak egiten jarraitzen dugu. Adibidez, supermerkatura joan, kanpoan afaldu, boloetara edo billarrera joan etc. Gainera, Shiroka Laka herria bisitatu genuen taldeko batzuekin batera. Han ruta bat egin genuen etxe zaharrak ikusteko, janari tipikoa probatzen jarraitu genuen eta gauez herriko merkatua ikustera joan ginen. Esperientzia honi esker leku berriak ezagutzen ari naiz, jende berriarekin momentu politak bizitzen eta Bulgariako kultura gero eta gehiago ulertzen.

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.