Azoreak Erasmus+ Diary 1

by | Api. 2, 2026 | Erasmus

Kaixo, 3D2ko ikasleak gara eta Terceira uhartean gaude, Angra do Heroísmo hirian. Gure Erasmus esperientzia oso ondo doa. Redcatpig enpresan ari gara lanean, eta lehen egunetik giro onean hartu gaituzte. Eguneroko zereginak interesgarriak dira, eta taldeko jendearekin oso erraza da moldatzea. Pixkanaka enpresaren dinamika ulertzen ari gara, eta arlo profesionalean asko ikasten ari gara.

Lanetik kanpo, uhartea ezagutzen ari gara. Terceira eta Angra asko gustatzen ari zaizkigu, nahiz eta momentuz %30 inguru besterik ez dugun ikusi. Asteburuetan giro polita egoten da tabernetan eta festetan, eta bertako lagun talde batek oso ondo hartu gaitu; horrek egunerokoa askoz ere atseginago egiten du.

Orokorrean, esperientzia oso positiboa izaten ari da, bai lanean bai bizipen pertsonaletan. Hemen ikasten ari garen guztia etorkizunean ere baliagarria izango dela uste dugu.

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.