Aste honetan Sara López izan dugu Harrobia Ikastolan, Egokitze Fisikoko 2. mailako ikasleei hitzaldi inspiratzaile bat ematen. Sara, Pureza de María kirol instalazioko zuzendaria da, eta bere esperientziatik abiatuta, fitness sektoreko azken joerak eta erronkak partekatu ditu.
Hitzaldian zehar, ikasleek aukera izan dute sektorearen bilakaera, zerbitzu berrien sorrera eta erabiltzaileen behar berriak sakonago ulertzeko. Bereziki interesgarria izan da Sarak azaldu duen proiektu baten diseinu eta inplementazio prozesua, eguneroko errealitate profesionalera hurbiltzeko balio izan duelako.
Esperientzia hau oso baliagarria izan da, izan ere, gure ikasleak une honetan kirol instalazio batean zerbitzu berriak sortu eta garatzeko prozesuan murgilduta daude. Horrelako testigantzek aukera ematen dute ikaskuntza praktikoa eta benetako kasuekin lotzeko.
Eskerrik asko, Sara, zure denbora eta ezagutza gurekin partekatzeagatik! 🙌 Ikasleentzat benetako inspirazio iturria izan zara.
