Harrobia Ikastolak osasunaren eta ongizatearen arloan garatzen duen proiektu diruz lagunduen artean, “Bizitzari kantua” ekimena nabarmentzen da. Proiektu honen barruan, gaur Igurco Bilbozar egoitzako erabiltzaileak izan ditugu bisitan, jardunaldi intergenerazional aberasgarri batean.
Saioan zehar, ikasleek teknologia berriak aplikatu dituzte Pepper robotaren bidez, hirugarren adineko pertsonei zuzendutako jarduera espezifikoak garatuz. Ekintzak ongizate emozionala, parte-hartzea eta estimulazio kognitiboa sustatzea izan du helburu, teknologia tresna gisa erabiliz.
“Bizitzari kantua” proiektuaren bidez, Harrobia Ikastolak jarduera fisikoa, osasun emozionala eta berrikuntza teknologikoa uztartzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta belaunaldien arteko harremanak sendotzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Igurco Bilbozar egoitzako erabiltzaileei eta profesional taldeari, proiektuan parte hartzeagatik eta esperientzia partekatzeagatik.
