Harrobia Ikastolan, urtero bezala, Gabonetako bideo berezia prestatu dugu komunitate osoarekin partekatzeko. Une hau aprobetxatu nahi dugu ikasturtean zehar gurekin egon zareten guztiei eskerrak emateko eta elkarrekin bizitako momentuak gogora ekartzeko.
Bideo honen bidez, gure ikastolaren egunerokoa, balioak eta komunitatea islatzen jarraitu nahi dugu, Eguberri garaian partekatzea, zaintza eta ilusioa ardatz hartuta.
Eguberri on eta urte berri on Harrobia osatzen duzuen guztioi.
