ETHAZI eredua aplikatzen jarraituz, bigarren mailako ikasleek jada osatu dituzte Ikasenpresa proiektuan murgiltzeko lehen taldeak. ETHAZIren esparruan, ikaskuntza erronketan oinarritutako lankidetza-prozesu aktiboa da, eta horrek aukera ematen du rolak eta ardura-lanak berdintasunez banatzeko, ikuspegi anitzak eta sormena uztartuz.
Ikasenpresan, taldeek ideia berritzaileak sortzen, lidergo partekatuan aritzen eta ekintzailetza modu inklusiboan garatzen dute. ETHAZI ereduak sustatzen duen talde autokudeaketa, erantzukizun partekatua eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharra berez oso egokiak dira berdintasuna lantzeko eta genero-estereotipoak apurtzeko.
Harrobia ilusioz dago ikasleek aurten garatuko dituzten proiektu inklusibo eta sortzaileekin, eta Ikasenpresa bide egokia dela uste dugu emakume gazteen ahalduntzea, ekimen propioa eta parte-hartze orekatua indartzeko.
