Harrobiako irakasleek —Rita Intxaurraga eta Raul Sánchez—, San José de Calasanz zentroko irakasle Astrid Villanuevarekin elkarlanean, topaketa birtual bat antolatu zuten Arrigorriako eta Getxoko adineko pertsonen taldeekin. Jardueraren helburua izan zen esperientziak partekatzea audiokonferentzia bidez, eta aldi berean, jarduera fisikoa modu gidatuan egitea.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Arrigorriako eta Getxoko adinekoen taldeei, eta haien begiraleei —Aitziber Álvarez eta Olalla Gaona— egindako lanagatik eta elkarlanagatik. Topaketa honek belaunaldien arteko harremanak sendotu eta ongizate aktiboa sustatzen du.
