Plan Singularreko ikaslea den Leticia Ibarrondo diseinatzaileak bere marka propioa jarri du martxan: Bare the label. Proiektua Urrats Bat egitasmoaren barruan garatu da, Bilbao Ekintza Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta emakume gazteen ekintzailetza sustatzeko adibide inspiratzailea da.
Markaren sorrera pauso garrantzitsua da modaren sektorean emakumeen presentzia eta lidergoa indartzeko. Leticiaren proiektuak erakusten du sormenak, ausardiak eta prestakuntza espezializatuak aukera profesional berriak irekitzen dizkietela emakumeei, oraindik ere erronka handiak dituen arlo batean.
Laster bere diseinuak gure inguruko dendetan, azoketan edo sareetan ikusiko ditugula espero dugu. Harrobian, emakume ekintzaileen talentua eta proiektu berriak babestea gure lanaren parte da.
