Marketin eta Publizitateko ikasleek industria musikalaren nazioarteko topaketa garrantzitsuenetako batean parte hartzeko aukera izan dute: BIME.
Hitzaldietan sektoreko erreferenteak entzun, stand ezberdinak bisitatu eta babesleen dinamika ezberdinetan parte hartzen ibili dira gure ikasleak.
Eguna Cervezas Alhambra markaren mendeurrena ospatzeko sortu duten pieza audiovisualaren inguruko mahai-inguruarekin hasi dugu, Little Spain ikus-entzunezko ekoizleen eta Esto Es China agentziaren eskutik.
Gainera, ROS publizitate-agentziako Daniren eskutik, markagintzaren inguruko master class interesgarri bat jaso dugu. Eskerrik asko, Dani!
Beste urte batez, primeran ibili gara! Eskerrik asko BIME!
Ver esta publicación en Instagram
