Harrobian eraiki berri den Rokodromo hau ez da soilik eskalatzeko gune bat; altuerako prestakuntza, segurtasun-prozedurak eta erreskate-teknikak lantzeko espazio espezializatua baita.
Formazio-Horma honek aukera emango die ikastolako ikasleei eta kanpoko enpresa, elkarte eta entitateei trebakuntza praktikoa jasotzeko, beti irakasle edo arduradun baten gidaritzapean.
Instalazioa estalpean dagoenez, urte osoan zehar erabil daiteke, eguraldi txarrak jarduerak eragotzi gabe. Eremu eta zailtasun desberdinak ditu, oinarrizko eskalada mugimenduetatik hasi eta erreskate-simulazioetaraino, ikasleek egoera errealak praktikan jar ditzaten.
Harrobian gure helburua ikasleen prestakuntza praktikoa sendotzea eta enpresekin elkarlana indartzea da, segurtasun eta profesionaltasun irizpideekin.
Nor animatzen da 4 solairuko rokodromo hau igotzera? Beti gidaritzapean, noski! Zuen zain egongo gara Harrobia Ikastolan.
Ver esta publicación en Instagram
