Harrobia Ikastolako Marketin zikloko ikasle ohien arrakastak poz handia eman digu. Gontzal, Aimar eta Jonek Donostiako Zinemaldian ospatzen den Eusko Label Film Mikrolaburren Lehiaketan lortu dute 3. saria, euren talentua eta sormena pantaila handira eramanez.
Lan honek erakusten du Harrobian ikasitako trebetasunek —komunikazioa, sormena, talde-lana eta ikuspegi kritikoa— nola bihur daitezkeen emaitza profesional eta zirraragarrietan.
Epaimahaiaren eta publikoaren txaloak jaso dituzte, eta horrelako aitortzak bultzada handia dira Harrobiako ikasleentzat eta gure ikasle ohientzat.
Zorionak bihotzez, Gontzal, Aimar eta Jon. Harro gaude zuengatik eta zuen ibilbideaz.
Etorkizuna zuen esku dago, eta badakigu distira egiten jarraituko duzuela.
 