SeniorCareLab hezkuntza-berrikuntzako proiektuaren barruan, Harrobia Lanbide Ikastolako irakasle talde batek Calasanz Santurtzi eta IES Joan Fuster zentroetako irakasleekin batera parte hartu du Casual Robots (Madril) enpresara egindako bisita teknikoan. Enpresa honek aitzindari lana egiten du robotika sozial eta asistentzialeko soluzioen garapenean.
Ekintza hau proiektuaren lehen fasearen parte da, eta gizarte-osasun arloan aplikatutako teknologia berritzaileen azterketa eta esplorazioa egitea du helburu. Bisitan zehar, Harrobiako irakasleek aukera izan zuten adinekoen ongizatea hobetzeko diseinatutako robotak zuzenean ezagutzeko: laguntza emozionala eskaintzen dutenak, estimulazio kognitiborako, eguneroko zereginetarako laguntza eskaintzen dutenak eta abar.
Demostrazio praktikoen eta azalpen-saioen bidez, robot horien funtzionamendua, pertsonalizazioa eta eguneroko erabilerak sakon aztertu ziren. Horrez gain, espazio interesgarri bat ireki zen hausnarketa partekaturako, teknologiak Egokitze Fisikoa, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta, Gizarteratzea eta Osasun Laguntzako Zainketak zikloetan nola txertatu daitezkeen aztertzeko.
Harrobiatik, esperientzia hau Kirola eta zaintzen arloan teknologia txertatzeko aukera gisa baloratzen dugu, eta gure ikasleak etorkizuneko erronka eta aukeretara prestatzeko urrats bat gehiago dela uste dugu, digitalizazioa gero eta garrantzitsuagoak diren testuinguru honetan.
Casual Robots enpresara egindako bisita proiektuaren esperimentazio teknologikoko fasearen hasiera markatzen du. Fase honetan, benetako robot-soluzioak probatuko dira ingurune kontrolatuetan, eta ikasleek, irakasleek eta enpresako teknikariek elkarrekin mikroproiektuak diseinatuko dituzte. Erronka errealetan oinarritutako metodologia honek ikaskuntza esanguratsua bultzatu nahi du, eta Lanbide Heziketa berrikuntzarekin eta gizarte-eraginarekin lotu.
SeniorCareLab ikastetxeen arteko ekimena da, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak finantzatua, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan, eta Europar Batasunaren – NextGenerationEU programaren babesarekin. Bere helburu nagusiak dira gizarte-osasun arloan berrikuntza aplikatua bultzatzea, teknologia berrietan oinarritutako prestakuntza sustatzea, eta ikastetxeen eta teknologia-enpresen arteko lankidetza sareak sendotzea.
📍Proiektuak formakuntza-jarduera berriak, ikastaro bateratuak eta ikasleekin egingo diren esperientzia pilotuak garatzen jarraituko dugu, proiektuen bidezko ikaskuntza eta ezagutzaren transferentzia ardatz duen metodologiak finkatuz.
🔗 Proiektua Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eta Europar Batasunak – NextGenerationEU finantzatzen dute.