馃煛 Hasiera eman diogu Euskaraldiari!

by | Mai. 15, 2025 | Euskara

Harrobia Ikastolan ere, ahoBizi eta belarriPrest gara!

馃搮 Gaur, maiatzaren 15ean, abiatzen da Euskaraldia 2025, eta Harrobia Ikastolak ere parte hartzen du hizkuntza-ohiturak astintzeko eta euskararen erabilera handitzeko ekimen kolektibo honetan.

Ikastolako irakasle, ikasle eta langileok 11 eguneko ariketa sozial honetan murgildu gara, euskaraz gehiago eta gehiagorekin egiteko konpromisoan.

Txapak jantzita, gure eguneroko harremanetan euskaraz lehenengo hitza emateko eta ulertzen duenari euskaraz jarraitzeko prest gaude.
Eta zu? AhoBizi ala belarriPrest?

#Euskaraldia2025 #HarrobiaIkastola #EuskarazBizi #TxapaBainaEzIsilik

 

 

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.