Focus Group Harrobia Ikastolan

by | Ots. 3, 2025 | Marketina Digitala, Marketing Analytics eta Social Ads, Zikloak

Marketineko ikasleek jasotzen dituzten eduki teorikoak praktikan jartzen ikasten dute, lan-esperientzia erreala izateko eta etorkizuneko erronkei modu eraginkorrean aurre egiteko. Ikasketa-prozesu hau ezinbestekoa da sektore profesionaletan arrakasta lortzeko, eta, bideo honetan, gure Marketineko ikasleen lana gertutik ikus dezakegu.

Oraingoan, beraien agentzia solidarioaren bidez, benetako lanak aurrera eramaten ari dira, esperientzia baliotsua pilatuz eta talde-lana sustatuz. Marketin sektorean oso erabiliak diren metodologiak praktikan jarri dituzte, eta, kasu honetan, Focus Group bilera bat antolatu dute. Hain zuzen ere, bilera hau ezinbestekoa da bezeroen iritzia zuzenean jasotzeko, haien beharrak hobeto ulertzeko eta produktu zein zerbitzuen inguruko erabakiak oinarri sendoago batekin hartzeko.

Horrelako dinamikek ikasleei aukera paregabea ematen diete lan-merkatura modu sendoan jauzi egiteko, eta, aldi berean, benetako egoeretan moldatzeko gaitasuna garatzen dute. Emaitzak ikusita, ezin gara harroago egon!

Zorionak ekipo, lan bikaina egiten ari zarete!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.