Berriro ere #STEAM Euskadi zigilua lortu dugu!! Oraingoan Marketin Solidario, gure agentzia solidarioak lortu du. ❤️Marketin Solidarioa marketineko gure ikasleek kudeatzen duten benetazko agentzia solidarioa da, inguruko enpresa txikei eta ekintzaileei laguntzea helburu duena. Gure ikasleak ikasi ↔️ baliabide txikiak dituztenei lagundu. Marketin Solidarioari STEAM zigilua ematea erabaki dutenak: Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 4. edizioko talde ebaluatzaileak. STEAM ekimenak: Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artearekin eta Humanitateekin lotuta bateratzen dituen, eta ikasleen oinarrizko gaitasunak, zeharkakoak zein diziplinakoak garatzen dituen eta ikasleak gure gizartearen erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzen dituen ekimenak dira.