Harrobiko ikasle bik sortutako enpresa saritua izan da Enpresari sarietan

by | Eka. 13, 2024 | Euskara, Zikloak

Marcosek eta Yerayk, Harrobiako Egokitze Fisiko zikloko ikasleek, Maray enpresarako egindako bideoa saritua izan zen atzo DEMA enplegu agentziak antolatutako Enpresari lehiaketaren sariak banatzeko ekitaldian. Ikasturtean zehar enpresa-proiektua lantzen aritu dira ikasle biak eta atzokoan egindako lanaren uzta jasotzeko ordua iritsi zitzaien.

Zorionak jasotako sariagatik eta ibilbide oparoa izan dezala Maray enpresak.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.