Bigarren mailako ikasleek AGUR esan digute

by | Eka. 3, 2024 | Euskara, Zikloak

Lortu duzu eta harro egoteko modukoa da!

Dagoeneko bi urte igaro dira Harrobia Ikastolan zure ibilbidea hasi zenuenetik. Bi urte luze eta labur, bi urte intentso eta lasai, bi urte gogor eta aldi berean xamur…Baina lortu duzu, 2022ko irailean zure buruari jarri zenion helburua lortu duzu. Azken ariketa txiki bat egitea eskatzen dizugu, lasai, ez da notarako izango:

Pentsatu orain dela bi urte Harrobiako atetik sartu zinean zinen pertsona horretan. Zer aldatu da? Nolakoa zara gaur? Irakasle taldeak argi dugu asko aldatu zarela bi urte hauetan. Zure bizi ibilbidean urrats handia eman duzu, eta hori zuk egindako esfortzuari esker izan da. Beraz, sentitu zaitez harro zure buruaz eta begiratu atzera irrifarre handi batekin ahoan.

Gure partetik eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen, eskerrik asko guk ere asko ikasi dugulako zuengandik. Bide luzea duzue aurretik baina ziur gaude parean jartzen zaizkizuen oztopo guztiak gaindituko dituzuela.

Animo eta egin irrifar, etorkizuna duzue zain!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.