Hondakinen kudeaketaren ulermenean sakontzeko eta horrek ingurumenean duen eragin nabarmenari buruz hausnartzeko asmoz, Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloko ikasleek gogo biziz jo zuten Alonsotegiko Artigas-Arraiz Bizkaiko Interpretazio Zentrora. Bertan, azalpen guztiak jasotzeko eta modu interaktiboan ikasteko aukera izan zuten, esperientzia ezin hobea!
Harrobia Ikastolan Ingurumenaren kontzientziazioarekin eta praktika jasangarriei buruzko hezkuntzarekin konprometituta gaude.