Marketin eta publizitate zikloko ikasleek Sirope agentziako sormen zuzendariaren eskutik hitzaldi oso interesgarria jaso dute sormena eta beldurren inguruan. Cristinak gauza oso interesgarriak komentatu zituen:
- Denok gara sortzaile: Cristinak gogorarazi zigun denok garela jaiotzez sortzaileak. Pertsona bazara, sortzailea zara. Sormena da gure herentzia unibertsala.
- Sortzailea izaten ikastea: Sormena esperimentazioaren eta akatsen onarpenaren bidez lantzen da. Edozein pertsonak garatu dezake bere sormena entrenamenduarekin.
- Beldurra eta bere porrota: Geldiarazten gaituzten beldurren zerrendari heldu genion, eta Cristinak “Cuaderno de lo que si” tresna erakutsi zigun. Harribitxia, gure indarguneak gogoratzeko eta beldurrak gainditzeko.
Eskerrik asko Cristina hitzaldi inspiratzaile honengatik!