Ate Irekiko Jardunaldia Harrobian, maiatzaren 16an, 16:00etan

by | Mai. 7, 2014 | Uncategorized

7416798444_933e1024ca_oHarrobia Lanbide Ikastolak, bere zentroa eta bertan garatzen diren jarduerak ezagutzeko programari jarraituz, datorren maiatzaren 16an, 16:00etan Ate Irekiko beste jardunaldi bat ospatuko du martxoaren 21ean eta apirilaren 2an egindakoez gain.

 

Jardunaldi horretara gonbidatzen zaitugu instalazioak, Informatikako erdi mailako gradua eta Kiroletako goi mailako gradua egiteko bai baliabide materialak, bai irakasleak ezagutzera eta, bidenabar, zalantza edo galdera guztiak gure orientatzaileen bidez argitzera.

Gogoratu gure zikloak egiteko aurre-matrikula maiatzaren 27an zabaltzen dela, ekainaren 6ra arte.

Informazio gehiago: 944724366

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.